Ilargi eklipse osoa

2025eko irailaren 7ko ilunabarrean, ilargi eklipse oso bat ikusteko aukera izango degu Euskal Herrian eguraldia lagun izan ezkero. Eklipsearen behaketa begi hutsez egin daiteke, ez dago inolako arriskurik eta ez da tresna berezirik behar.

Ilargia erabat eklipsatuta aterako da; beraz, fase osoaren amaiera ikusiko da, baina ez hasiera. Eklipse osoan zehar, ilargia ez da erabat ilun egongo, tonu gorrixka hartuko du, Lurreko atmosferak desbideratzen duen eguzki-argiaren zati bati zor zaio hori.





Zarautzen
Eklipse penunbralaren hasiera 17:28
Eklipse partzialaren hasiera 18:27
Eklipse osoaren hasiera 19:31
Maximoa 20:11
Ilargi irteera 20:32
Eklipse osoaren bukaera 20:52
Eklipse partzialaren bukaera 21:56
Eklipse penunbralaren bukaera 22:55


Edozein tokitanko ordutegia jakiteko hemen "LOCAL CIRCUMSTANCES"/"CIRCUNSTANCIAS LOCALES"/"TOKIKO ZIRKUNSTANTZIAK" botoian