1979an gazte batzuk elkartu ziren Zarautzen natura eta, bereziki, onddoen mundua ezagutzeko. Berehalaxe, Pagoeta Mendizale Elkartearen babesean Zarauzko Izadi Taldea osatu zuten, eta izen hori mantendu zuen taldeak 2001. urtean Arkamurka Natur Elkartea bihurtu zen arte.

Ordutik hona, jende berria sartu da taldera naturako hainbat alor aztertzeko asmoz. Horrela, gaur egun Arkamurka taldeak astronomia, botanika, geologia, ingurumena, lurralde-antolaketa, mikologia eta ornitologia sailak ditu.

Zaila zaigu urte guzti hauetan egin dugun lana zerrenda batean agertzea. Ez gara saiatuko. Bakarrik esan oraindik ere gure helburu nagusia natura ezagutu eta ezagutaraztea dela.

         Bide horri jarraituz ireki dugu leiho hau. Gure web orriarekin naturako hainbat gauza harrigarrien berri eman nahi dizuegu. Sar zaitez eta begiratu...

2015ko azaroak 12an berritua.